Sutea Zumarragako geriatrikoan
Bart, 00:40ean, sutea piztu da Zumarragako Lamorous-Argixao geriatrikoko bigarren solairuko gela batean. 01:05erako itzali dute, baina 23 pertsona aterarazi dituzte. Horietatik, 17 ospitaletara eraman dituzte kea arnastu dutelako. Donostia, Mendaro,
Bart, 00:40ean, sutea piztu da Zumarragako Lamorous-Argixao geriatrikoko bigarren solairuko gela batean. 01:05erako itzali dute, baina 23 pertsona aterarazi dituzte. Horietatik, 17 ospitaletara eraman dituzte kea arnastu dutelako. Donostia, Mendaro, Arrasate eta Zumarragako ospitaletara eraman dituzte. Zumarragako ospitalera zortzi egoiliar eta erizain bat eraman dituzte eta bost lagunei alta eman diete dagoeneko.