Aratz Igartzabalek publikoaren saria jaso du Hernandorena sariketan
Bertsularien Lagunak elkarteak antolatuta, Hernandorena Sariketa jokatu dute asteburuan, Baionako Zizpa gaztetxean. Sei bertsolari gazte aritu ziren lehian: Aratz Igartzabal, Maider Arregi, Maialen Akizu eta Jon Gurrutxaga gipuzkoarrak, eta Aitor Servier eta Nahia Sasco lapurtarrak.
Maider Arregi eta Jon Gurrutxaga pasa ziren buruz burukora, eta Arregi oñatiarrak irabazi zuen sari nagusia. Aratz Igartzabal eta Maialen Akizu goierritarrek ez zuten lehen postuetan sartzerik izan, baina Igartzabal gabiriarrak, publikoak ematen duen Zizpa saria jaso zuen.