Eskoletako ikasleekin kanpaina berria abiatu du Ilinti elkarteak
Patinete elektroniko baten zozketa egingo dute urtarrilaren 5ean
Ilinti Legazpiko merkatarien elkarteak kanpaina berria jarri du martxan. Oraingoan, haurrei begira jarri dira eta herrian bertan eros daitezkeen ikas materialen marrazkiak dituzten kartilak banatzen hasi dira.
Umeek kartila horiek margotu eta bertan dauden galderei erantzun beharko diete. Galderak honakoak dira: Non erosten dira eta non erabiltzen dira produktu hauek? Legazpiko zein dendatan aurkitu daitezke? Erantzuteko zerrenda bat banatuko diete non kanpainarekin bat egin duten dendak agertuko diren.
Kartila beteta eta margotuta daukatenean zerrendako denda batetara jo beharko dute eta han utzi. Kartila beteta uzteagatik zozketa batean parte hartuko dute eta parte hartze soilagatik opari bana emango zaio haur bakoitzari. Zozketatuko duten produktua patinete elektriko bat da.
Kartilak abenduaren 3an utzi beharko dituzte dendetan eta zozketan parte hartzeko urtarrilaren 4rako Uggasan. Zozketa urtarrilaren 5ean egingo dute.