Gipuzkoako 19. Odolki Lehiaketa jokatuko da bihar Ordizian
Gipuzkoako 19. Odolki Lehiaketa jokatuko da bihar, asteazkena, azoka egunarekin batera, Ordiziako Plaza Nagusian. Lehiaketa honen helburua, betiko produktu honen kontsumoa bultzatu eta zabaltzea da. Horrez gain, odolkia bera eta odolkigileen lana balorean jartzeko modua ere bada da eta gipuzkoan egindako odolkiaren kalitatea zein den jakiteko parametro zehatzak eskaintzen ditu ekimen honek. Hitzordua, 10:30etik aurrera izango da.
Lehiaketaz aparte, Ordiziako Azokaren 12 produktu 12 hilabete ekimenaren baitan, odolkiaren ekoizpen prozesua ikusteko aukera ere egongo da, Juanita Murgiondo baserritarraren eskutik.
Epaimahaia eta sariak
Odolkia, dastatzerakoan, txiki-txiki eginda egon beharko dute osagaiek, eta haien artean orekak izan beharko du nagusi; osagaien tamaina, zenbat gantz, tipula edo odol nahasketa duen izango dira epaimahaiak, irabazlea aukeratzerako garaian, kontuan izango dituzten faktoreak.
Odolki onena zein den erabakiko duen epaimahaia gastronomia arloko adituek osatuko dute; Jose Juan Castillo eta Ramon Roteta egongo dira, besteak batzuen artean.
Irabazleak txapela, garaikurra eta diploma jasoko du, eta bigarren eta hirugarren tokian sailkatzen direnei diploma eta garaikurra bana emango zaie; laugarren eta bosgarren sailkatuei diploma.