Legazpiko Udalak aste honetan 15 urtetik gorako gaztetxoei zuzendutako kanpaina bat jarri du martxan. Kanpainaren muinean alkohola hartzearekin lotutako arriskuak daude eta helburua arrisku horiek murriztea da. Arriskua alkohola da programaren izena eta udalak Eusko Jaurlaritzako Osasun sailarekin eta Olazabal institutuarekin zein Haztegi ikastolarekin abiatu dute.
Legazpiko DBH4ko ikasle guztiek parte hartuko dute eta Haztegi ikastolako Batxillergoko 1go mailako ikasleek, baita Olazabalgo Batxillergoko 2. mailakoek ere.
Alkohola hartzeak dituen arriskuak eta minak ezagutarazi nahi dizkiete. Arriskuez eta minez gain, alkoholaren kontsumo arduratsua egin dezaten nahikoa informazio eman, eta kontsumitzea erabakitzen badute, nork bere burua zaintzen ikasteko mezua helarazi nahi diete.
Atzo eta gaur saioak dituzte Haztegin eta Olazabalen Ortzadar fundazioaren gidaritzapean. Gabonen ondoren, urtarrilaren 16an, irakasleen eta gurasoen txanda izango da. Ikasleekin egindako lana oinarri, irakasleekin lan saio bat egingo dute eta arratsaldean hitzaldi bat izango da kultur etxean.
Lehenengo aldia
Gaztedi sailetik adierazi dutenez, lehenengo aldia da Legazpiko Udala Araba, Bizkai eta Gipuzkoan burutzen den Alkohol-kontsumoari dagokionez, ikastetxeetan prebentzio hautakorreko esku-hartzea programan. Ikasleekin egingo dituzte tailerrak jaurlaritzako Osasun Publikoko eta Adikzioen Zuzendaritzak ordainduko ditu. Legazpiko Udalak, bere aldetik, irakasleekin eta gurasoekin egingo dituzten saioak ordainduko ditu.