Olanok eraman du Gipuzkoako 19. Odolki Lehiaketan txapela Ordizian
Beasaingo Olano Harategiak irabazi du aurtengoan Ordiziako asteazkeneko azokaren baitan ospatu den Gipuzkoako XIX. Odolki Lehiaketa. Sarituak izan dira baita ere Jesus Mª Deba (Ezkio-Itxaso) ; Patxi Larrañaga (Lasarte); Mujika Odolkiak (Ordizia), eta Izagirre Harategia (Arrasate). Gipuzkoa osotik etorritako 16 egile aurkeztu dira lehiaketara.