Euripean ere, danborrak astintzen
Hasi dira Ormaiztegiko San Andres jaiak. Asteburuko sarrerakoen ondoren, atzo bota zuten jaien hasierako suziria. Eta haren ondotik etorri ziren danbor hotsak. Eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, helduen urteroko danborrada egin dute aurten ere. Euria dela eta, aterpe bila aritu behar izan zuten, baina arkupeak eta plazako karpa aprobetxatuz, ohiko doinuak jotzeko aukera izan zuten herritarrek. Aurtengo berrikuntza nagusia, danborradaren ordutegia izan baita, gauerditik iluntzera pasa baitute.