Euskararen Paparazziak kanpainako sariak banatu dituzte
Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalek Euskararen Paparazziak kanpainako sariak banatu dituzte. Herritarrek denda eta tabernetako euskarazko idatzien argazkiak bidali dituzte eta parte hartzaileen artean 100 euroko 15 erosketa bale zozkatu
Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalek Euskararen Paparazziak kanpainako sariak banatu dituzte. Herritarrek denda eta tabernetako euskarazko idatzien argazkiak bidali dituzte eta parte hartzaileen artean 100 euroko 15 erosketa bale zozkatu dituzte. 132 lagunek parte hartu dute eta 240 argazki bidali dituzte.
Herri bakoitzean bost lagun saritu dituzte. Legazpiko argazkiak bidali dituztenen artean, hauek dira sarituak: Nora Escudero (Attiko diseinu grafiko dendako argazkia bidali zuen), Sara Gracia (Katilu taberna), Mikele Gurrutxaga (Ibargutxi kirolak), Jose Cruz Calvo (Hogei taberna) eta Isabel Gerriko (Lanbroa belar-denda).
Urretxuko sarituak Iñaki Etxaniz (Izarra arrandegia), Itziar Urbegain (Belarzain belar-denda), Maria Jose Lozano (Zuzen zerbitzu grafikoak), Aitor Ronda (Naturhouse) eta Maider Aldalur (Onure edertasuna) dira.
Zumarragako sarituak Jokin Maestro (Bapri etxe-animaliak), Maite Madina (Salegi harategia), Belen Ballina (Oskarbi oinetakoak), Olga Mayordomo (BBG estetika) eta Loren Orobengoa (Baby haurren-tzako jantzi-denda) dira. Guztiek argazkia ateratzeko aukeratu zuten dendan egingo dute 100 euroko erosketa.