Lizarrustin txondorra pizteko ekitaldiak bertan behera utzi dituzte, elurragatik
Aralarko Parketxeak larunbat eguerdian piztuko du ikatz txondorra, Lizarrusti gainean. Baina bertan behera utzi ditu haren inguruan egitekoak ziren ekitaldiak (kablearekin egur garraioa, umeentzat jarduerak, txokolate banaketa…), eguraldi iragarpenak elurra eman duelako. Txondorra piztu, pizuko dute, baina jende aurreko ekitaldirik ez dute egingo. Abenduaren 23ra arte, taldeek bisita gidatuak egin ahalko dituzte (talde handiak badira, erreserbarekin. 943 18 03 35), egurra ikatz bihurtzeko egoste prozesua ikus dezaten. Txondorra abenduaren 23an zabalduko dute. Egun horretan, ‘Jentilak eta Olentzero’ gaitzat hartutako ibilaldi magikoa ere egingo dute, basoan barrena. Aurrez izena eman behar harako.