«Nik jada estreinatu dut ehiza denboraldia basurde ar bat botata»
Maddi Aranburu (Idiazabal, 1990) etxez etxeko arreta zerbitzuan aritzen da lanean tarteka. Haur hezkuntzako ikasketak egin zituen aurrena, eta menpekotasun egoeran ...
Maddi Aranburu (Idiazabal, 1990) etxez etxeko arreta zerbitzuan aritzen da lanean tarteka. Haur hezkuntzako ikasketak egin zituen aurrena, eta menpekotasun egoeran dauden pertsonen arretarako ikasketak ondoren. Ehiztaria da bere denbora librean. Zaletasuna aitagandik datorkiola dio. Ehiza «jarduera sozial» bat dela uste du, baina oso neska gutxi dira ehizan dabiltzanak. Aurtengo denboraldia ondo doala dio, basurde ar bat bota du dagoeneko eta pozik dago.
Zein zaletasun dituzu?
Txakurrarekin paseatzea, irakurtzea…
Liburu bat.
Egun bat nire bizitzan Bobby Sands-ena.
Musika talde bat.
Berri Txarrak.
Abesti bat.
Laztana, Latzenena.
Janari bat.
Txokolatea.
Edari bat.
Garagardoa.
Goierriko txoko bat.
Atxurbiko punta.
Amets bat.
Iratzargailurik gabe bizitzea.
Oporretarako leku bat.
Kataluniako Pirinioa.
Jaso duzuen oparirik bereziena.
Erriflea.
Zeri diozu beldurra?
Gaixotasunek eragiten duten sufrimenduari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Etxekoak ondo ikusteak.
Gorroto duzuna.
Injustizia.
Idiazabalgo alkate bazina?
Herriko gazteen beharrak kontuan hartuko nituzke.
Idiazabalen biziko ez bazina?
Seguran.