Azpilla dantza taldeko ordezkariak, Joseba Telleria (ezkerrean), Ekhi Albizu eta Eluska Gerriko zinegotziekin.
Segurako euskal liburu eta disko azokaren barruan egin da 2018ko Segurako egutegirako argazki lehiaketako sari banaketa: Azpilla dantza taldeak jaso du lehenengo saria eta Joseba Telleriak bigarrena.
Bederatzi parte hartzaileren 22 argazki aurkeztu dira lehiaketara eta horietatik 12 argazki izan dira aukeratuak: Azpilla dantza elkartea, Esther Ugalde, Joseba Telleria, Gaztelekua, Izar Telleria, Ion Irizar, Elur Telleria eta Haur Eskola.
Astelehenetik aurrera, herriko dendetan eta tabernetan eskuratu ahal izango da.