Bigarren urtez emango dituzte, oraingoan Legazpiko elkarteek aukeratu dute prozedura eta bozketa bidez sarituak hautatu ere
![Bertsolari_Txapelketa_Nagu](http://goierri.hitza.eus/site/files/2017/12/Bertsolari_Txapelketa_Nagu-3.jpg)
Bigarren urtez Kultura Sariak banatuko ditu Legazpiko Udalak. Kultura merezimendua Nerea Elustondo bertsolariari emango diote. Herrigintzari dagokion saria Primi Murgiondori. Kulturgintzaren alorrean Jesus Castillejo Legazpiko Musika Bandako zuzendariak jasoko du saria. Ekitaldia Kultur Etxean egingo dute ostegunean, 20:00etan, areto nagusian.
Elustondo Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalerdietara iritsi izanagatik sarituko dute. Gazte gaztetatik plazan aritutako bertsolaria da. Egun Donostian bizi da.
Primi Murgiondo Olentzeroaren rola jokatu zuen lehenengo legazpiarra izan zen eta urtetan eutsi zion zeregin horri. Egindako lan horren guztiaren aitortza da herrigintzari dagokion Kultura Saria.
Castillejo banda zuzendariak sormenaren esparruan egiten duen lanagatik emango diote kulturgintza saria. Castillejo sarrako aukeratu dute Legazpin sormena landu eta sustatzen duelako.
Aurtengo sariek bereizgarri bat izan dute iazkoen aldean. Hain zuzen, Legazpiko kultur elkarteek adostutako sariak izan dira. Sariak emateko prozedura ere elkarteek hautatu dute eta azken erabakia bozketa bidez hartu ere.