Ipuin kontaketa eta Olentzero, Urretxuko liburutegian
Bihar (asteazkena), 17:00etan, Xalto pailazoak ipuinak kontatuko ditu Urretxuko liburutegian. Ekitaldi hau 5 urtetik gorakoentzat da. Bestalde, ostegunean Olentzero joango da liburutegira. 17:00etatik aurrera haurren eskutitzak jasoko ditu.