Lur Zufiria ormaiztegiarrak Gipuzkoako Txapelketa irabazi du Oñatiko proban
Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren webgunean daude ikusgai.
Oñatiko Ziklo-Kros proba jokatu dute asteburuan, eta harekin batera, baita Gipuzkoako Txapelketa ere. Goierritar batek, Lur Zufiria ormaiztegiarrak, garaipena lortu du kadete mailan. Gipuzkoa Ogiberri taldeko txirrindulariak 31:52ko denbora behar izan zuen, eta bi minututik gorako aldea atera zion bigarren egin zuen Irantzu Solagureni.
Zufiriaren talde berean ari den Garazi Erostarbek berriz, bigarren postua lortu zuen junior mailan. Maila berean baina mutiletan, Ampo taldeko Aitor Garmendiak ere bigarren egin zuen.
Maila guztietako sailkapenak,