Olentzero, mitologia eta ikatza, parketxearen irteeran
Gabon bezperan, Lizarrusti Parketxetik antolatutako Ibilaldi Magikoa egin zuten 500 bat lagunek. Hotza eta behelainoa izan zituzten bidelagun, eta giro horretan, hainbat pertsonaia mitologiko ezagutzeko aukera izan zuten bisitariek. Sorpresarik handiena ordea, bueltako bidean zuten zain. Izan ere, Olentzero eta Maridomingi ikusteko aukera izan zuten. Ofizioz ikazkina izaki, txondorra egin eta handik ikatza ateratzen ari zela ikusi zuten Olentzero. Izan ere, hiru astez piztuta izan dute txondorra Lizarrustin, eta “kategoriako ikatza” eman duela esan dute.