Anabel Santamariaren oroimenezko partidak
Atzo Anabel Santamariaren oroimenezko partidak jokatu zituzten Ispilla kiroldegian. Urolako gaztetxoekin batera, Hernaniko eta Zumaiako klubetako gaztetxoek parte hartu zuten. Harmailak bete egin ziren eta lortutako dirua Biodonostiari emango diote,
Atzo Anabel Santamariaren oroimenezko partidak jokatu zituzten Ispilla kiroldegian. Urolako gaztetxoekin batera, Hernaniko eta Zumaiako klubetako gaztetxoek parte hartu zuten. Harmailak bete egin ziren eta lortutako dirua Biodonostiari emango diote, gaixotasun neurodegeneratiboen inguruko ikerketak egin ditzan. Ikusleen artean Imanol Gartziandia jokalari zumarragarra egon zen. Gazte honek Urolan jokatu zuen eta egun Asobal ligan jokatzen du. Haurrek argazki asko atera zituzten berekin.