Gabon eskean lortutako dirua Aspanogi elkarteari eman diote altzagarrek
900 euro inguru bildu zituzten.
Aspanogi elkarteari eman diote Altzagako herritarrek, Gipuzkoako Minbizidun Haurren Gurasoen Elkarteari. 900 euro inguru bildu zituzten guztira aurtengo errondan. Bittor Andonegi elkarteko lehendakaria eta haren semea izan dira Altzagan, dirua jasotzen, eta asko eskertu dute altzagarren babesa.
Aurreko urteetan haurrentzako ekintzak antolatzeko erabiltzen zuten Gabon eskean lortutako dirua, baina aurten behar handiagoa dutenei ematea erabaki dute. Hogei bat lagun atera ziren abenduaren 24ean, baserriz baserri kantuan.
Abenduaren 24ko Gabon eskean bildutako dirua