Miriam Luki eta Mikel Fernandez urretxuarrentzat poesia eta narratiba sariak
Urretxu eta Zumarragako udalek Iparragirre Sarietako irabazleen izenak ezagutzera eman dituzte. Bertsopaperetan, 16 urte artekoen mailan, ez da lanik aurkeztu. 16 urtetik gorakoen mailan hiru lan aurkeztu dira eta saria
Urretxu eta Zumarragako udalek Iparragirre Sarietako irabazleen izenak ezagutzera eman dituzte. Bertsopaperetan, 16 urte artekoen mailan, ez da lanik aurkeztu. 16 urtetik gorakoen mailan hiru lan aurkeztu dira eta saria ex aequo emango da: Ekaitz Goikoetxea beasaindarrari eta Karmele Mitxelena oiartzundarrari. Euskarazko narratiban hamaika lan aurkeztu dira. Saria Mikel Fernandez urretxuarrak irabazi du. Erdarazko narratiban 128 lan aurkeztu dira eta saria Silvia d’Aquila irundarrak irabazi du. Euskarazko poesian bederatzi lan aurkeztu dira eta saria Miriam Luki urretxuarrak irabazi du. Bukatzeko, erdarazko poesian 46 lan aurkeztu dira eta Simon Delgado madrildarra saritu dute.