«Nahikoa ‘urbanita’ nahiz baina Altzaga ez nuke ezergatik aldatuko»
Ander Arizkorreta (Tolosa, 2001) orain lau urtetik bizi da Altzagan. Lehenago 12 urtez bizi izan zen Valentzian (Espainia). Berak urbanitatzat du ...
Ander Arizkorreta (Tolosa, 2001) orain lau urtetik bizi da Altzagan. Lehenago 12 urtez bizi izan zen Valentzian (Espainia). Berak urbanitatzat du bere burua, baina Altzagako bizimodua ez omen luke, momentuz behintzat, aldatuko. «Altzagan bizitzea asko gustatzen zait», dio. Eguneroko bizitzan herritarrak gehiago elkartzea gustatuko litzaioke, eta hilean behin afaritarako elkartzen direla azpimarratu du. Aita Altzagako alkatea du, eta zentzu horretan egin ari den ahalegina nabarmendu nahi izan dio semeak.
Zein zaletasun dituzu?
Futbola
Liburu bat.
La historia interminable.
Musika talde bat.
Extremoduro eta Gatibu.
Abesti bat.
We don´t talk anymore, Charly Puth-ena.
Janari bat.
Pizza.
Edari bat.
Coca-Cola.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Nire aitarekin ondo pasatzeak.
Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi.
Oporretarako leku bat.
Valentziara askotan joaten naiz.
Amets bat.
Etorkizun on bat izatea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Txakur txiki bat oparitu zidaten orain urte asko.
Gorroto duzuna.
Ingurukoen aurreiritziak.
Altzagako alkate bazina?
Nire aitaren pausoak jarraitzen saiatuko nintzateke.
Altzagan biziko ez bazina?
Donostian.