Enpresa estrategikoetan egin duen lehen inbertsioa da, eta gehiago izango direla aurreratu du Arantxa Tapia sailburuak.
Arantxa Tapia eta Pedro Azpiazu sailburuek, gaur, 250MM-ko Funtsaren estrategiaren lehen harria aurkeztu dute. Horren bidez, ahalmen teknologikoa eta nazioartekotze-ahalmena duten euskal enpresen hazkundea eta finkatzea bermatzen laguntzea da helburua. Honela, Eusko Jaurlaritza CAF enpresaren kapitalean sartuko da, bere akzioen % 1,24 eskuratuta.
Kasu honetan, Garapenerako Euskadiko Kapital Sozietatea SOCADE, SA-k Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles S.A.ren (CAF) gizarte-kapitalaren % 1,24 diren 425.870 akzio erosiko du. “Egungo titularrari, Kutxabank, SAri, erosi zaizkio akzioak, eta horiek erosteko, Socadek Finantzen Euskal Institutuarekin (FEE) partaidetzako kontuen kontratua sinatu du, 15 MM euroan”.