Iritsi dira Goierrira hiru errege magoak
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Goierrira iritsi dira eta poltsak opariz beteak ekarri dituzte. Goizean Beasainen izan dira. Arangoiti egoitzatik pasa ondoren, haurren gutunak jaso dituzte Loinazko San Martin plazan. Ormaiztegin berriz, haien pajeak izan dira, haurrei errege magoak iritsi direla esateko. Arratsaldean, eguraldiak okerrera egiten ez badu, mantendu egingo dira hiru errege magoen zamalkadak, Goierriko herrietan.