Oianguko pilotariek Gipuzkoako pala finala jokatuko dute
Oiangu Pilota Elkarteko Beñat Ibargurenek eta Zuhaitz Letamendiak Gipuzkoako Pala txapelketako finala jokatuko dute gaur Andoaingo Arrate pilotalekuan. Bikoteak txapela eskuratu zuen iaz, eta bigarrenez irabazten ahaleginduko dira. Oiangukoek Andoaingo Gazteleku taldeko Altuna-Rekalde bikotea izango dute aurrez aurre. Ligaxkan galdu egin zuten haien aurka txapelketako lehen partidan (45-38), baina finalera konfiantzaz iritsiko dira goierritarrak. Finalerdietan Oiartzungo Txost taldeko bikote borrokalariak menderatzea lortu zuten Oiangukoek.