Elurragatik abisu horia eman dute astebururako
Ez da pasa den asteburuko elurterik espero, baina Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak abisu horia eman du datozen egunetarako. Bihartik aurrer 700 metroan egin dezake elurra.
Arratsaldeko 15:00etatik aurrera jarriko da martxan abisu horia, 800-1000 metroko elur kotarekin. Euskalmet meteorologia agentziak ez du ordea, elurra beherago egingo duenik baztertzen. Arratsaldetik aurrera igo egingo da elurraren maila, baina igande goizerako 700-900 metro artean kokatu dute.
Errepideetan kontuz ibiltzeko deia ere egin dute, batez ere portu eta mendateetan.