Joseba Apaolaza eta Sara Cozar, otsailean Zelai Arizti aretoan
Urretxu eta Zumarragako udalek bederatzi antzerki saio antolatu dituzte 2018rako. Lehenengoa gaur bertan izango da: Teatro de las Aguas taldeak Descanse en paz, ¡pero que lo haga ya! lana antzeztuko
Urretxu eta Zumarragako udalek bederatzi antzerki saio antolatu dituzte 2018rako. Lehenengoa gaur bertan izango da: Teatro de las Aguas taldeak Descanse en paz, ¡pero que lo haga ya! lana antzeztuko du, 22:30ean, Zelai Ariztin. Komedia hau gaubeila batean girotua dago. Sarrerak 10 euro balio du.
Saio hau ez dute antzerki programazioaren barru sartu. Antzerki denboraldiaren hasiera ofiziala otsailaren 2an izango da, Ergela komediarekin. Antzezlan honetako bi aktoreak goierritarrak dira: Joseba Apaolaza urretxuarra eta Sara Cozar ordiziarra. Bata psikologoa da eta bestea diru pixka bat ateratzeko froga batera aurkeztu den gizonezkoa.
Martxoaren 2an Javi Sanchok Del deporte también se sale lana antzeztuko du. Kirolarekin duen maitasun eta gorroto harremanari eta gehiegizko kirolzaletasunari buruz mintzatuko da.
Apirilaren 6an Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa lana taularatuko dute. Maiatzaren 4ean, berriz, Alberto San Juan eta Fernando Egozkuek España ingobernable antzezlana ekarriko dute Zumarragara. Poemak, hitzaldiak, albisteak eta abestiak erabiliko dituzte Espainiako herritarren borroken errepasoa egiteko.
Ekainaren 1ean Qué jarte! taldeak El curso de tu vida antzeztuko du. Ikastaro xelebre bati buruzko komedia da. Udazkenean hiru antzerki saio egongo dira. Urriaren 5ean Sally eta Pirelli clown-ek Al dente lana antzeztuko dute, azaroaren 2an Jon Plazaola urretxuarra eta Aitziber Garmendia zaldibiarra Moko zorrotza lanarekin etorriko dira eta abenduaren 7an Zanguango Teatro konpainiak Esto no me lo esperaba lana ekarriko du. Saio guztiak Zelai Arizti aretoan izango dira, 22:30ean.
Sarrerak zenbakidunak izango dira eta aldez aurretik erosi ahal izango dira Zelai Ariztiko leihatilan, 10 euroan. Gazte Txartela dutenek 7 euro ordainduko dute.
Bestalde, asteartean bonu salmenta hasiko da. 65 euro balio du. Euskarazko saioetarako bonuak 32,5 euro balio du. Asteartean iazko bonua mantendu nahi dutenen txanda izango da (iazko bonua aurkeztu behar dute), ostegunean bonua aldatu nahi dutenena (iazkoa aurkeztu behar dute) eta larunbat goizean (hilaren 20an) lehenengoz bonua erosi nahi dutenena.