Beasaingo 256 korrikalarik hartu dute parte Beasaingo sei lasterketan
Beasainen antolatzen diren sei lasterketetan herriko korrikalarien parte hartzea bultzatzeko helburuarekin sortu zen Beasain Challengea. Urtetik urtera, gehiago dira Beasainen korrikan dabiltzanak. 2016. urtetik alderatuz, aurten 40 korrikalarik gehiagok hartu dute parte herriko lasterketaren batean; guztira 256 korrikalarik. Horietatik 24 emakumezkoak izan dira, 2016an baino hiru gehiago.
Udaletxeko batzar aretoa korrikalariz eta probetako antolatzaileez beteta zela egin da 2017ko Challengearen sari banaketa. Sariak banatzeko garaian, lasterketa gehienetan parte hartzen duten korrikalariak saritzen dituzte, eta ez denborarik onenak egiten dituztenak.
Beasaingo sei lasterketetan parte hartu dutenak Gorka Etxeberria, Amaia Barandiaran, Elena Calvillo, Haritz Mujika, Mikel Azurmendi, Andoitz Imaz, Juan Carlos Valdivielso eta Josu Aguilar dira. Beasain Challenge 2017 Finisher etiketa daraman txamarra gorria eta diploma jaso dituzte guztiek. Horrekin batera, Ehunmilak, Marimurumendi edo Goierriko 2 Handiak probetarako bi dortsal egokitu zaizkie Gorka Etxeberriaari eta Haritz Mujikari. Beasain Challengeko gainerako bost probetan izen ematea dohainik, berriz, Juan Karlos Rodriguezek eta Josu Aguillarrek izango dute. Agirre Kirolak dendan gastatzeko 120 euroko balea jaso dute, eta Mikel Azurmendik eta Andoitz Imazek Antzizar Kiroldegiko urteko bazkide txartela izango dute dohainik.
Bost lasterketetan parte hartu dutenak, berriz, Jon Garmendia, Jon Aizpuru, Iker Urteaga, Iñaki Etxeberria, Koldo Agirre eta Xiker Mujika. Horien artean, Mandubiko jatetxean bi otorduko txartela zozketatu da eta Xiker Mujikak jaso du.
IV. Beasain Challengea igandean hasiko da Garingo mendi lasterketarekin.