Eguzkiak berotutako ura
Goierrin landu dute merkatuan den eguzki kolektore termiko autonomo bakarra. Ez du argindarrik behar ura berotzeko. NBE aztertzen ari da errefuxiatu guneetan erabil daitekeen.
“Apronposa da etxe bakari, baserri edo kanpinetarako, eta argindar horniketarekin arazoak dituzten tokietarako” “Orklin ilusio handia jarri dugu OkSol-aren garapenean, eta enpresaren berrikuntzaren ikur bihurtu dugu” “Berokuntza, ur beroketa eta gasaren segurtasuna dira Orkliren negozio lerroak, eta bere erronkak ditu bakoitzak”Urte askoko lanaren emaitza da OkSol-a. Merkatuan dago dagoeneko, eta harrera ona jasotzen ari da. “Kontzeptuak atentzioa ematen du azoketan eta produktua aurkezten dugun guneetan, baina sistemak zehaztapen gehiago behar ditu oraindik”. Hori dela eta, etengabekoa da ikerketa, eta lantokian bertan metro koadro ugari eskaini diote produktuari. “Orklin ilusio handia jarri dugu bere garapenean, eta enpresaren berrikuntzaren ikur bihurtu dugu”, adierazi du Lekuonak. Plan estrategikoa, martxan Beraz, OkSol-a da Orkliren etorkizuneko erronketako bat, baina ez da bakarra. Izan ere, negozioa hiru lerrotan du banatuta egoitza Ordizian duen kooperatibak: berokuntza, ur beroketa eta gasaren segurtasuna. “Eta bakoitzak bere jomugak ezarrita dauzka oraintxe martxan jarri dugun 2017-2020 Plan Estrategikoan”. Hala, merkatua Europara zabaltzea da berokuntzaren negozioaren erronka nagusia —atal horretan kokatuta dago OkSol-a—, bai eta produktuetan izaten ari den aldaketari eustea ere. Ildo horretan, Orkli beti identifikatu izan da etxeko erradiadore balbulekin, eta zoru erradiatzaileen bidezko berokuntza sistemaren aldeko apustua egin du azkenaldian, tenperatura baxuko soluzioak ezartzeko joerari jarraikiz. Fabrikatzaile izatetik proiektu diseinatzaile izatera igaro da Orkli, eta horixe da, hain zuzen, “etorkizuneko negozio iturria”. Beroketan, berriz, aldaketak izan dira negozioaren ikur izan diren ura berotzeko galdaretarako piezen produkzioan. Hidraulikaren alorreko piezak soilik fabrikatu dituzte orain arte; hau da, ura garraiatzeko latoizko tuboak, ponpak… Gasa erretzen den gunera pasatu, eta Orklik bakarrik erabiltzen duen zeramikazko pieza duen erregailu bat egiten hasi dira orain. Galdaretako hidraulika piezekin bezala, erregailuarekin ere “erreferente” bihurtu nahi du Goierriko kooperatibak. Gasaren segurtasunaren adarrean, berriz, gasak berez duen arrisku potentziala ekiditeko konponbideetan “lidergoa mantentzea” da erronka, Lekuonak azaldu duenez. Gasa erabiltzen duten sukaldeko tresnetarako bi pieza fabrikatzen dituzte alor horretan; pieza horiek ziurtatzen dute ez dela gas isuririk egongo erregailuan sua falta denean. Historikoki Orklirekin identifikatu izan diren produktuak dira arlo horretako bi pieza horiek. Orklik badu beste helburu bat hiru negozio lerroen erronkekin batera: “Berrikuntza mailan disruptiboak izan behar dugu; produktu edo negozio lerro berriak garatzearen alde gaude”. Hasita daude gogoeta egiten.