Ikastolako ikasleek olioa birziklatuko dute
Urretxu-Zumarraga ikastolak eta Zarauzko Ekolio enpresak elkarlan hitzarmen bat sinatu dute. Ikastolak edukiontzi bat jarri du ikasleek beraien etxeetan bildutako olio erabilia bertan utzi dezaten. Ekolio enpresak biodiesela egingo du
Urretxu-Zumarraga ikastolak eta Zarauzko Ekolio enpresak elkarlan hitzarmen bat sinatu dute. Ikastolak edukiontzi bat jarri du ikasleek beraien etxeetan bildutako olio erabilia bertan utzi dezaten. Ekolio enpresak biodiesela egingo du olio horrekin. Biodiesel horrekin lortutako diruaren %10a ikastolari emango diote. Izan ere, enpresak Herriak ematen diguna herriari bueltatzen diogu filosofia jarraitzen du.