Siosiua Moala iritsi da Ordiziara
Ampo Ordiziaren azken fitxaketa, Siosiua Moala Ordizian da dagoeneko. Zeelanda Berritik datorren jokalaria “pieza garrantzitsua” izango da taldean, eta bere etorrerak “zaleen artean ilusioa” sortu duela dio klubak.
Taldea gero eta hobeto ari da, eta etxetik kanpo jokatutako azken bi partidetan maila onean aritu dira, nahiz eta ligako talderik onenen kontra jokatu. Lehen fasea bukatzeko bederatzi partida falta dira, eta horietatik sei Altamiran jokatuko dituzte. Momenturik onenean dator beraz ‘Sio’ Moala. “Lanerako eta bere herrialdea ezagun egin duen errugbi indartsua erakusteko gogoarekin” dator.