Goierriko pilotariak txapeldun Mojardin txapelketan
Lizarrako lau t’erdiko XVI. Monjardin Txapelketan, bigarren urteko benjamin mailan, Ordiziako Txapagain elkarteko Iñigo Alberdi txapeldun orde geratu zen, Andoaingo Berozen aurka 18-5 galdutas. Bigarren urteko alebin mailan, Txapagaineko Aratz Otaegik eraman zuen txapela, Zeanuriko Bingen Beitiari 18-3 irabazita. Bestalde, infantil mailan, Lapke taldeko Iker Garcia izan zen irabazlea.