Goiztiri AEK-k talogintza tailerra antolatu du otsailerako
Goiztik AEK euskaltegiak urteko “kultur ekintza arrakastatsuenetako bat” izaten den talogintza tailerra antolatu du. Otsailaren 6an egingo dute, 18:00etan, Arriarango Intxaurpe elkartean. Izena aurrez eman behar da, otsailaren 2ra arte, Goiztiri AEKren Ordiziako edo Beasaingo euskaltegietan edo Intxaurpe elkartean bertan. Helduek 4 euro ordaindu beharko dute eta umeek 2.
Tailerra Segurako talogileek gidatuko dute. Aurrena orea nola egiten den erakutsiko dute, eta gero zabaldu eta forma ematen. Ondoren sutan jarri eta azkenik, norberak egindako taloa txistorra, txokolate, gazta edo hirugiharrearekin jango dute.