Mingainluze lehiaketak baditu finalistak
Asteburuan Mingainluze lehiaketako finalerdiak jokatu dituzte. Zortzi talde sailkatu dira igandean, 17:00etan Labeaga aretoan, jokatuko den finalera. Lehia oso borrokatua izan zen. Batzuk puntu gutxiren aldearekin sailkatu dira finalera eta
Asteburuan Mingainluze lehiaketako finalerdiak jokatu dituzte. Zortzi talde sailkatu dira igandean, 17:00etan Labeaga aretoan, jokatuko den finalera. Lehia oso borrokatua izan zen. Batzuk puntu gutxiren aldearekin sailkatu dira finalera eta beste batzuk oso alde txikiagatik gelditu dira kanpoan. Lehenengoz, zortzigarren postuan berdinketa egon zen. Hori dela eta, Imintzioka saio luze eta emozioz beteriko bat egin behar izan zuten berdinketa hausteko.
Hauek dira finalerako txartela lortu duten taldeak:
- Hegazti taldea: Leire Larrea, Izaro Paredes eta Eider Tome.
- Reala: Manex Larrañaga, Imanol Inza eta Gorka Murua.
- LOLPG: Garazi Huebra, Oihane Lopez eta Maddi Bilbao.
- Pakito Txokolatero: Beñat Aiastui, Oier Mujika eta Egoitz Torres.
- Bi gizon eta erdi: Oier Ibarluzea, Unax Babarro eta Oier Urkiola.
- Hiru Mariak: Jone Ibañez, Haizea Baron eta Maren Perez.
- Chupa-chupsak: Lucia Garmendia, Paula Adanez eta Nahia Izagirre.
- Guligus taldea: Malen Etxaniz, Aitana Lizarraga eta Ibone Cecilio.
Antolatzaileen esanetan, talde oso indartsuak dira. «Igandeko saioan lehia bizia espero da. Ikusmina behintzat sorrarazi du finalak, ez baitago sari nagusia irabazteko faborito argi-argirik».