Aurtengo San Sebastian jaiak ez dituzte berehalakoan ahaztuko Garingo auzotarrek. Ohiko ekitaldiez gain, bereziki hunkigarria izan zen saio bat ere egin baitzuten larunbat iluntzean. Kontu kontari, kantu kantari lemapean, bertsoak, musika, poesia eta transmisioa uztartu baitzituzten, auzotarrak beraiek protagonista zirela.
Kantuan, Garingo belaunaldi ezberdinetako zortzi emakume aritu ziren kantuan: Izarra Asurabarrena, Feli Odriozola, Mari Jose Lasa, Liber Galparsoro, Axun Asurabarrena, Miren Asurabarrena, Ageda Aranburu eta Oihana Mendizabal. Karlos Jimenez piano-jolea izan zuten lagun. Ekaitz Goikoetxea eta Iñaki Lasa berriz, kontuz eta kantuz aritu ziren, ipuinak kontatzen batetik, eta gitarra hartuta bertso eta kantu zaharrak abestuz bestetik. Irati Goikoetxeak egin zituen aurkezle lanak, eta bere poema batzuk ere irakurri zituen. Ekitaldiari bukaera Txoria txori abestuz bukatu zuten, hil berria den Joxean Artze poeta gogoan.
Ekitaldiak harrera ona izan zuen auzotarren artean, eta ideia beste auzo batzuetara ere eraman nahi lukete.
Garin. Txikia osorik
Txikiatxikia du haizeatxikiaauzoak.
Txikiatxikia du argiatxikiaauzoak.
Txikiatxikia du neguatxikiaauzoak.
Eta txikiaktxikiak biltzen du hotz mineko suaegur bustiaren irri orri urria.
Eta txikiaktxikiak biltzen du nekearen izerdiaesku latzaren hazi etsi hautsia.
Txikia ñimiñolausoaauzoabide ertzeanirrist egiten dio arrats hustuariauzoak.
Eta badatorhandi, erraldoi,begirada jolastiamendi muinobelardi ederharan saltarietan barna.
Badatorerritmo itoanbadatorbere buruatxikitxikitxikiauste zuen begirada jolastiahandi eta erraldoi.
Beso artean mundua kabitzen zaio.Eta auzoa.Auzoa osorik.
Batez ere beso artean auzoa osorik kabitzen zaio.Hori da txikiaren handitasuna.Begirada baten beso artean osorik kabitzeko gaitasuna. Osorik. Auzoa.
Irati Goikoetxea
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.