Zaldibiatik hiru bikote joango dira Gipuzkoako mus kanporaketara
Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu dute asteburuan Zaldibian. Guztira 21 bikote bildu ziren Joxepanen, eta horietatik hiru sailkatu dira Gipuzkoako kanporaketarako.
Zaldibia mailako txapeldunak Jexux Jauregi Altzo Txiki eta Joxi Etxeberria izan dira; txapeldun ordeak berriz, Aitor Jauregi eta Mikel Luloaga Lulu. Finala jokatu zuten bi bikoteekin batera, Juan Martin eta Jon Luloaga aita-semeak ere joango dira Bergarako saiora.














