Arkume jaio berriak ezagutzeko bisita egingo dute Ondarrera
Anduetza parketxeak antolatuta, larunbat honetan ere bisita egingo dute Segurako Ondarre gaztandegira. Arkumeak jaio berriak dira, eta orain asten dira Idiazabal gazta egiten. Horiek denak ikusi eta Eneko Goibururen azalpenak entzuteko aukera izango da.
Ondarre baserriko ukuiluak eta gaztandegia ikusiko dituzte. Anduetza parketxetik gogorarazi dute bisitaldi guztia aterpean izango dela, eta adin guztietako herritarrentzat nahiz familientzat egokia dela. Bisita 11:00etan hasiko da, eta 2 orduko iraupena izango du.
Parte hartzeko, aurrez eman behar da izena, 943 80 21 87 telefono zenbakira deituta edo anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbidera mezu bat bidalita. Helduentzako prezioa 9 eurokoa izango da, eta umeena (5-12 urte) 4 eurokoa.