Beasaingo aliantza feministak iazko martxoaren 8an egindako elkarretaratzea.
Emakumeen Mundu Martxak mundu mailako emakumeen greba antolatu du Martxoaren 8rako. Egungo sistema ekonomiko eta soziala “emakumeek egiten duten lan ikusezinari esker” mantentzen dela ikusaraztea da helburua. Egun horren harira, greba antolatzeko, ideiak biltzeko eta kezkak argitzeko, batzar irekia egingo dute bihar, 19:00etan, Beasaingo udaletxeko batzar aretoan.
Goierriko emakumezko guztiei egin die deia: «Gazteak, edozein adinetakoak, ezkonduak, ezkongabeak, alargunak, ikasleak, langileak, zaintzaileak, etxekoandreak, amak, amonak, langabetuak… denak gara beharrezkoak», dio Beasaingo Feministak taldeak.