Igone Campos Alaskara joango da, Mountopia lehiaketa irabazi ondoren
Igone Campos eskiatzaile eta mendiko korrikalari zumarragarrak Dynafit markaren Mountopia lehiaketa irabazi du eta Alaskara joango da. Lehiaketa honetan egitasmo bat aurkeztu behar da eta ondoren jendearen bo-toak lortu. Mundu osoko 500 lagun baino geh...
Camposen ametsa Alaskan eskiatzea da. Entrenamenduetako argazkiak sare sozialetan zabaldu zituen, jendeari botoa eskatu zion eta bere egitasmoa hamar bozkatuenen artean sartzea lortu zuen.
Ondoren, bigarren bozketa bat egin zuten. Camposen egitasmoa hirugarren bozkatuena izan zen, baina epaimahaiko kideek bere proiektua onena dela iritzi dute. Campos martxo amaieran joango da Alaskara, hiru asterako. 8.000 euro eta materiala emango diote horretarako.
Mendiko korrikalaria
Campos Euskal Herriko mendiko eski selekzioko kidea da eta emaitza bikainak lortu ditu. Mendiko lasterketetan ere parte hartzen du. Otsaila amaieran Urretxu eta Zumarragako UZ Trail lasterketa izango da eta ez du parte hartzerik izango selekzioarekin eskiatzen egongo delako.
Bere ametsetako bat, Alaskara joatearekin batera, Zegama-Aizkorri proban parte hartzea da. Eliteko kirolariei ematen zaien dortsaletako bat lortzea espero du.













