Aitzol Barandiaranek eta Uxue Alberdik ikus-entzunezkoen Argia saria jaso dute
Kazetaritza eta komunikazio arloko Argia Sariak banatzen ari dira gaur Usurbilen, eta sari horietako bat, goierritar batek jaso du. Izan ere, Aitzol Barandiaranek eta Uxue Alberdik Bertsolari Txapelketa Nagusian egindako lana aitortu du Argia aldizkariak, Ikus-Entzunezkoen Argia Saria emanda. Esker oneko agertu dira biak; ataundarrak lan hori “kezka handiz” hartu zuela azaldu du, “lagun asko” igo baitira oholtzara txapelketan zehar.