Otsailaren 5ean, Loinazko San Martin egunean, ospatuko dute 33. Kapituluan jasoko dute izendapena.
Beasaingo Odolkiaren Kofradiak 33. kapitulua egingo du datorren otsailaren 5ean, Loinazko San Martin egunean. Kapitulu honetrako bi ohorezko kofradiakide berri aukeratu dituzte: Karra Elejalde, “Beasaingo odolkiaren alde egindako lanarengatik eta bere ibilbide profesionalagatik”, eta Olarra Upategia, “ardo upeltegi moduan egin duen ibilbidearengatik”. 12:00etan, Loinazko San Martin plazan egingo da ekitaldia.
Bazkariarako txartelak salgai
Bestalde, adiskidetasun bazkaria ere egiten dute egun horretan, eta bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko, Plazape tabernan, Castillo Hotelean eta Jar kafetegian. Bazkaria Dolarea hoteleko RK jatetxean izango da; 55 euroko kostua izango du pertsonako.