Sakelako telefonoa azkarrena nork garraiatu
Mondragon Unibertsitateko Goierri campusean, lehia berezia egin dute ingenieritzako lehen mailako ikasleek. Taldeka banatuta, ibilgailu mekaniko bana egin eta sakelako telefono ahalik eta azkarren garraiatu behar zuten. Bost taldek parte hartu dute lehian, eta bakoitzak bere prototipoarekin lehiaketa egin dute. Lehia irabazi duen gailuak, 9,62 segundutan egin ditu lasterketako 10 metroak.
Birziklatutako materiala erabili behar izan dute ibilgailuak egiteko. Abiaduraz eta egindako distantziaz gain, diseinuaren eta fabrikazioaren kalitatea eta estetika ere hartu dituzte kontuan. Dani Soler fisikako irakasleak gidatu du proiektua, eta bere ustez, ikasleei gehien kosta zaiena “marruskadura murriztea” izan da. “Horretarako, azelerazioa kalkulatu behar izan dute, energiaren balantza eginez”. Azken batean, “ikasgelan ikasitako guztia praktikan” jarri behar izan dute proiektu horrekin.
Datorren ostegunean, otsailak 1, ate irekien jardunaldia egingo dute MUko Goierri campusean, 17:30ean.