
Inauteriak hemen dira eta hotzari aurre eginez, Inautloia egin dute gaur, Itsasondoko Urkipe herri eskolako gaztetxoek. Kirola gaitzat hartuta, benetazko duatloietan parte hartzen duten pertsonaiez mozorrotu dira; korrikalariz, medikuz, masajistaz, udaltzainez eta kazetariz mozorrotu dira besteak beste.