Legazpiko plazaren iragana
Lucio Vergara (Arantza-Nafarroa 1892, Legazpi 1978) argazkilari legazpiarraren irudian Euskal Herria plaza ikusten da, elizako arkupeetatik begiratuta. Irudian egungo plazarekin alderatuta, elizaren arkupeak ...
Lucio Vergara (Arantza-Nafarroa 1892, Legazpi 1978) argazkilari legazpiarraren irudian Euskal Herria plaza ikusten da, elizako arkupeetatik begiratuta. Irudian egungo plazarekin alderatuta, elizaren arkupeak eta udaletxea dira zutik dauden eraikinak. Zehazki noizkoa den ez dago esaterik, baina Lenburreko Dokumentazio Zentroan lorratz batzuk eman dituzte.
Badakite argazkia 1930eko hamarkadakoa dela, bertan eskola izandako eraikina dagoelako eta eraikin hura 1927an eraiki zelako. Bestalde, frontoia –argazkiaren sakonean–, estali gabe ikusten da eta 1942an estaldura jartzen hasi zirenez, zalantzarik gabe, tarte horretan ateratako argazkia da.
Vergara 1930ean iritsi zen Legazpira eta Patrizio Etxeberriaren lantegian lan egin zuen.