Inude eta Artzainen Konpartsa Legazpiko kaleak girotzen dabil
Sustraia Dantza Taldeko kideek aukeratu dute gaia aurten, eta musika Dulantziko Baralde Txarangaren esku utzi dute
Inude eta Artzainen Konpartsa Legazpiko kaleak girotzen dabil egun osoan zehar. Goizeko 11etan elkartu dira Laubiden, eta hamabietan ekin diote ibilbideari. Aurtengo gaia Sustraia Dantza Taldeko kideek aukeratu dute, eta Dulantziko Baralde Txaranga dabil Konpartsarekin batera ibilbidea girotzen.
Goizeko ibilbidea amaitu ondoren, Gizarte Zentroan bazkaldu dute parte-hartzaileek, eta bertatik abiatuko da arratsaldean Konpartsa, 17:30etan. Herriko kaleak zeharkatuko dituzte, eta 19:00etan emango diete inauteriei amaiera, Lintxen agurrarekin, panpina errez.