2018ko Loinatz jaietako batzordea eratzeko bilera deitu dute hilaren 21ean
Loinatz jaietako batzordea eratzeko bilera egingo du Jaietarako Batzordeak hilaren 21ean, asteazkenean, 19:00etan, udaletxeko Kultura Sailean. Parte hartzeko interesa duten guztientzat izango da irekia. “Helburua, herritarren eta herriko elkarteen proposamenak jaso eta Loinatz jaiei beste bultzada bat ematea da”.
Gai zerrenda ondorengoa da:
– 2018ko Loinatz Jaietako programazioa.
-Herriko eragileen parte hartzea festetako ekintzetan.
-2018ko ekintzen eta festa guneen proposamenak.
-Bestelakoak.