Lau pilota partida hartuko ditu Legazpiko frontoiak
Neurketak Gipuzkoako Binakako txapelketaren baitan eta binakako Udaberri Sariaren baitakoak izango dira
Federatuen pilota karteldegia oparoa da gaurkoan Legazpiko Urbeltz pilotalekuan. Hain zuzen, lau norgehiagoka jokatuko dira bertan 18:30ean hasita. Partida guztiak Gipuzkoako Binakako txapelketaren baitan (kimuak) eta binakako Udaberri Sariaren baitakoak izango dira (kadete eta nagusiak).
Bigarren urteko kimuen mailan Agreda-Arrizabalaga bikote legazpiarra Lazkaoko Lapke 2 bikotearen kontra lehiatuko da lehenengo partidan. Kimuen bigarren mailaren barruan baita ere, norgehiagoka Garmendia-Santamaria bikotearen eta Aretxabaletako taldearen artekoa izango da. Nagusien bigarren mailan Agirre-Ibarguren legazpiarrak Getariako Gure Txeru taldearen kontra eta nagusien hirugarren mailan Telleria-Markotegi Zumarragako Beloki 2-ren kontra.













