«Orain arte haurrekin lan gehiago egin dudan arren, gustura nabil nerabeekin»
Maider Alberdik (Ormaiztegi, 1994) Haur Hezkuntza ikasi zuen Gasteizen. Behin ikasketak amaituta, Budapesten (Hungaria) izan zen iaz Pikler pedagogian formazioa jasotzen. ...
Maider Alberdik (Ormaiztegi, 1994) Haur Hezkuntza ikasi zuen Gasteizen. Behin ikasketak amaituta, Budapesten (Hungaria) izan zen iaz Pikler pedagogian formazioa jasotzen. Gaur egun Ormaiztegiko gaztelekuan egiten du lan haur, nerabe eta gazteen hezitzaile moduan. Asteburuko arratsaldeak bertan igarotzen ditu aisialdirako ekintza bereziak prestatzen. Orain arte haurrekin lan gehiago egin duen arren, gustura dabil nerabeen artean. Gehiago entzun behar litzaiekeela ere uste du, gainera. Hezitzaile lanaz gain, Antzuolako Idolaz aisialdi elkarteko koordinatzaile eta begiralea ere bada.
Zein zaletasun dituzu?
Musika entzutea, biodantza praktikatzea…
Liburu bat?
El principito.
Musika talde bat?
Jarabe de Palo.
Abesti bat?
Elektrizitatea, Zea Mays-ena.
Janari bat?
Garaiko ilarrak.
Edari bat?
Garagardoa.
Oporretarako leku bat?
Konpainia onean edonora joango nintzateke.
Goierriko txoko bat?
Atsurtzako gaina.
Amets bat?
Hego Ameriketara itzultzea.
Jaso duzun oparirik bereziena?
Niretzako idatzitako hitzak biltzen dituen albuma.
Gorroto duzuna?
Guztia epaitzea.
Ormaiztegiko alkate bazina?
Haur, nerabe eta gazteen espazio gehiago sustatuko nituzke.
Ormaiztegin biziko ez bazina?
Gasteizen.