Aizkoran, berriz, Iñaki Azurmendi arriarandarrak eta Jon Rekondo nafarrak ezin izan zuten azkeneko aukera aprobetxatu; finaletik kanpo geratu dira.
Xabier Aranburu ‘Guzta’. Argazkia: EgurSport.
Atzo Oñatin, Urrezko harrijasotzaileen finalerako txartela eskuratu zuen Xabier Aranburu
Guzta harrijasotzaileak. Zazpi altxaldi eman zizkion 175 kiloko harri errektangularrari eta beste zazpi 150 kiloko kubikoari. Guztira 2.275 kilo altxatu zituen idiazabaldarrak. Martxoaren lehenengo asteburuan jokatuko du finala Azpeitian.
Iñaki Azurmendi eta Jon Rekondo. Argazkia: EgurSport.
Iñaki Azurmendik ezin
Aizkoran, berriz, azkeneko aukera izan zuten atzo Oñatin Iñaki Azurmendi arriarandar aizkolariak eta Jon Rekondo nafarrak Azpeitiko finalerako txartela lortzeko, baina Ugaitz Mugertza II. a eta Joseba Otaegi azkarrago aritu ziren. Egin beharreko sei lanak 21 minutu eta 59 segundoan egin zituzten; Azurmendik eta Rekondok, berriz, 22 minutu eta 59 segundoan.