Javi Urola
Goierri Gorri Lakuari nagusitu zaio asteburuko jardunaldian. Gasteizen jokatu zuten atzo 22. jardunaldiari zegokion partida, eta goierritarrak 0-4 nagusitu ziren. Sailkapenaren beheko postuetan dago talde gasteiztarra, Goierri Gorri berriz taularen erditik gora. Agerian gelditu zen gorrien nagusitasuna berdegunean, Lara Ugalderen bi golekin, Mara Munduateren batekin eta Mar Luzuriagaren beste batekin. Atzoko hiru puntuak bilduta, Euskal Ligako seigarren sailkatua da talde goierritarra, 32 punturekin.
Datorren asteburuan Loinazen jokatuko dute Koldo Zalduaren jokalariek. Leintz Arizmendi izango dute aurkari, joanekoan 2-0 nagusitu zirelarik aurkariak. Sailkapenean 3 puntu azpiti dira aurkariak egun, beraz zita polita goierritarrek aldeak areagotu eta goiko postuetara urbiltzeko.