Ordizia Basoa Banaketak taldeak garaipen garrantzitsua lortu du Majorin
Zazpigarren garaipena lortu zuten Ordizia Basoa Banaketak saskibaloi taldea mutilek, Valle de Egües taldearen aurka, larunbatean, Majorin. Tentsio handiko partida izan zen. Bi taldeentzat oso garrantzitsua baizen garaipena eskuratzea. 72-56 amaitu zuten norgehiagoka.
Hasiera-hasieratik defentsa lan gogorra egin zuten ordiziarrek. Baina nafarrak, erasoan fin ibili ziren eta 0-8 markagailuarekin jarri ziren bisitariak, bosgarren minuturako. 10-15 bukatu zuten lehenengo zatia.
Bigarren zatian, goierritarrek hobeto jokatu zuten erasoan eta horrek, 25-26 ekin eraman zituen atsedenaldira.
Aldageletatik bueltan, martkagailuan aurretik jartzea lortu zuten etxekoek, lehenengo minutuan. Hortik aurrera, ordiziarrek kanpokoen defentsa haustea lortu zuten eta 51-38 bukatu zuten.
Azken laurdenean, Ordiziakoen nagusitasina argia izan zen. Gutxinaka, 13 puntuko tartea handituz joan ziren, 21 punturaino heldu arte. Azkeneko minutuetan, abantaila kudeatzen jakin zuten aurkari zuzen baten aurka. Gauzak horrela, Ordizia Basoa Banaketak 72-56 Valle de Egües.