"Orain arte esandako guztia berretsi nahi dugu. Guk esandakoa da Idiazabalen gertatu zena"
larunbatean Arizkorreta zelaian gertatukoaz argibideak emateko. Biek ala biek haien bertsioa berretsi dute, eta Manuel Sarrion epaileari “bere adierazpenetan atzera egiteko” exijitu diote.
Idiazabalen gertatutakoarengatik duten “haserrea” azalduz hasi dute agerraldia, eta nabarmendu dute Idiazabal KE eta CD Elgoibar klubek “kiroltasunaren aurkako edozein jokabide gaitzesten eta salatzen” dituztela. “Bi elkarte eredugarri gara, eta beste ezeren gainetik, kiroltasuna eta jokabide onak sustatzen ditugu”.
Egoera honen aurrean, honakoa adierazi dute bi presidenteek: “Batetik, Idiazabal KE eta CD Elgoibarrek orain arte esandako guztia berretsi nahi dugu. Guk esandakoa da Idiazabalen gertatu zena. Bestetik, partidaren ondoren egin dituen adierazpen guztiak atzera botatzeko exijitzen diogu Manuel Sarrion jaunari. Idiazabal KE-k eta CD Elgoibarrek ez dute utziko inork beren armarriak zikin ditzan”.
Idiazabal Kirol Elkarteko presidente Matias Aranburuk eta Elgoibar futbol taldeko presidenteak prentsaurrekoa eman dute gaur arratsaldean Elgoibarren joan den