Antzezmotz lehiaketak baditu finalistak
Ostiralean antzezlan laburren Antzezmotz lehiaketako azken kanporaketa jokatu zen. Hondarribia eta Irungo Las Chirlas taldeak lortu zuen finalerako txartela, Mision insumision umorezko lanarekin. Beste bi taldeak Donostiakoak ziren: Pollo Rosak
Ostiralean antzezlan laburren Antzezmotz lehiaketako azken kanporaketa jokatu zen. Hondarribia eta Irungo Las Chirlas taldeak lortu zuen finalerako txartela, Mision insumision umorezko lanarekin. Beste bi taldeak Donostiakoak ziren: Pollo Rosak Oteizari buruzko lan bat aurkeztu zuen eta Suhaik beldurrezko antzezlan bat.
Finala martxoaren 9an izango da, 21:30ean, Zelai Arizti aretoan. Las Chirlasekin batera, Irungo Txiflando, Donostia eta Azkoitiko Txinparta eta Urnietako Zurriburri arituko dira. Azken talde hau ikusleek aukeratu dute.